Ateak

MENDIZABAL ITUARTE, Aitor (Venezuela, Caracas 1949)

Bi ate (hiriaren iragana eta etorkizuna) sinbolizatzen dituzten bi bloke. Lehen atean, hiriko sutearen oroitzapenezko eskulturaren elementu batzuk daude txertatuta; bigarrenean, berriz, elementu abstraktuak agertzen dira.

  • Autorea: MENDIZABAL ITUARTE, Aitor (Venezuela, Caracas 1949)
  • Materiala: Marmola, brontzea eta kobrea
  • Neurriak: 600 x 400 x 100 cm
  • Sinatuta: Ez da ikusten
  • Datatua: Ez da ikusten
  • Garaia: 1995
  • Lokalizazioa: Amara (Irun plaza)

 Eraman nazazu haraino

1994. urtean, Donostiako Udalak Irun plaza birgaitzeko asmoa zuela jakin zuen artistak, eta hiriak 1813an jasan zuen arpilatzearen mendeurrena zela-eta eraikitako monumentua osatzen zuten marmolezko figurak hartuko zituen eta gaur egungo ikuspegi bat eskainiko zuen eskultura-multzo bat ipintzeko proposamena egin zuen. Udalak, azkenean, Aitor Mendizabalen eskultura-proiektua leku horretan ipini nahi zen iturri zibernetikoaren proiektuarekin bateratzea erabaki zuen. Multzoa 1996ko otsailaren 23an inauguratu zen.