Jose Maria Usandizagaren bustoa zutabe baten gainean. Zutabearen azpialdean inspirazioaren alegoria irudikatzen duen emakumezko baten figura dago.
Monumentua 1916ko irailaren 24an inauguratu zen. Orfeoiak hartu zuen bere gain musikagilearen omenezko estatua bat jasotzeko ekimena. Horretarako, kontzertu bat egin zuen Victoria Eugenia Antzokian, baina bildutako zenbatekoa nahikoa ez zenez gero, Udalari laguntza eskatu behar izan zion garraioa (Bartzelonatik) eta inaugurazioa ordaintzeko.