Gladysen omenez

LAKA, Xabier (Bizkaia, Ondarroa 1954)

Jarrera amatiarreko hiru emakumezkoren multzoa.

  • Autorea: LAKA, Xabier (Bizkaia, Ondarroa 1954)
  • Materiala: Mutrikuko kareharri grisa
  • Neurriak: 92 x 40 x 50 cm // 65 x 30 x 40 cm / 47 x 34 x 40 cm
  • Sinatuta: Ez da ikusten
  • Datatua: Ez da ikusten
  • Garaia: XX. mendearen 4. laurdena
  • Lokalizazioa: Egia (Cristina Enea parkea)

 Eraman nazazu haraino

Gladys del Estal Ferreñoren omenez egindako obra. Gladys Donostiako gazte ekologista bat zen, eta Guardia Zibilak hil zuen Tuteran, zentral nuklearren aurkako manifestazio batean, 1979ko ekainaren 3an, 23 urte zituela. Energia Nuklearraren aurkako Ekintzaren Nazioarteko Egunean, Hego Euskal Herriko batzorde antinuklearrek Lemoizko zentral nuklearraren, Energia Plan Nazionalaren eta Bardeetako tiro-eremuaren aurkako jardunaldi bat antolatu zuten Tuteran (Nafarroa). Hilabete batzuk lehenago, 1979ko martxoaren 28an, AEBetako historia nuklearreko istripurik larriena gertatu zen Three Mile Islandeko zentral nuklearraren 2. unitatean, Harrisburgetik hurbil.