Estela Monolitoa

IBARROLA, Agustín (Bizkaia, Basauri 1930 – Bilbo 2023)

Oinarri zirkularra eta prisma angeluzuzena dituen obra. Prismaren goialdean, urdinez pintatutako irekigune ia zirkular bat dago.

  • Autorea: IBARROLA, Agustín (Bizkaia, Basauri 1930 – Bilbo 2023)
  • Materiala: Zementua
  • Neurriak: 150 x 77 x 22,5 cm
  • Sinatuta: Ez da ikusten
  • Datatua: Ez da ikusten
  • Garaia: 1988
  • Lokalizazioa: Alde Zaharra (kai-muturra)

 Eraman nazazu haraino

Portuaren datu geofisikoak biltzen dituen plaka bat dauka. Estela Agustin Ibarrolak diseinatu zuen, eta hormigoi armatuz egindako hamabi kopiak, berriz, Manuel Jiménez Alamillok. "1988an, Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herri Lan Sailak hainbat eskultura egiteko enkargua egin zuen, Autonomia Erkidegoaren eskumenpean zeuden Gipuzkoako eta Bizkaiko portuetan ipintzeko. Hamabi estelak berdinak dira, eta begi handi bat agertzen dute karel baten gainean. Bizkaiko Plentzia, Armintza, Bermeo, Mundaka, Elantxobe, Lekeitio eta Ondarroako portuetan eta Gipuzkoako Donostia, Mutriku, Getaria, Orio eta Hondarribiko portuetan ipini ziren". Obra 1990ean ipini zen Donostian.