Ume-jolas

IBARROLA, Agustín (Bizkaia, Basauri 1930)

Karratu baten moduan antolatutako trenbideko trabesak, behin eta berriz espiralean errepikatuta, tunel bat osatu arte.

  • Autorea: IBARROLA, Agustín (Bizkaia, Basauri 1930)
  • Materiala: Zura (trenbideko trabesak)
  • Neurriak: 360 x 570 x 300 cm
  • Sinatuta: Ez da ikusten
  • Datatua: Ez da ikusten
  • Garaia: 1991
  • Lokalizazioa: Intxaurrondo (Bernart Etxepare plaza, Zarategi eta Mons pasealekuetako eta Basotxiki kaleko etxeek osatua)

 Eraman nazazu haraino

Eusko Jaurlaritzak Agustin Ibarrolari egindako enkargua. 1991ko azaroaren 29an inauguratu zen. Kasu horretan, Ibarrolak ez zuen arkitektoarekin lankidetzan jardun. Horren ordez, obra egina eraman zuen kokalekura.