Pertsona bat panderoa jotzen eta beste bat trikitia jotzen irudikatzen dituzten bi figuren multzoa, kolore biziekin pintatua.
Udalak enkargatuta egin zen obra hau, egileak 1988an San Telmo Museoan erakusketa antologiko bat egin ondoren. Oinarrian dagoen plakan, honako hau irakur daiteke: ""TRIKITILARIS" / TOMAS HERNANDEZ MENDIZABAL / Donostiako armarria / 1991". Egileak emandako informazioaren arabera, obra burdinazko hagaxkekin egin zen, formak emateko kurrikak erabili ziren (maketari jarraikiz), eta altzairuzko sarearekin estali ziren eskuz. Ondoren, poliesterra eman eta dena eskuz pintatu zuen eskultoreak, poliester-pinturarekin.