Catalina de Erauso

ETXEBERRIA, Mikel eta CRUZ, Xabier (ETXEBERRIA, Mikel (Gipuzkoa, Beasain 1957) eta CRUZ, Xabier (Gipuzkoa, Donostia 1956))

Katalina Erausoren bustoa.

  • Autorea: ETXEBERRIA, Mikel eta CRUZ, Xabier (ETXEBERRIA, Mikel (Gipuzkoa, Beasain 1957) eta CRUZ, Xabier (Gipuzkoa, Donostia 1956))
  • Materiala: Brontzea
  • Neurriak: 57 x 59 x 29 cm // 117 x 39 x 38 cm (oinarria)
  • Sinatuta: Bai, ezkerreko sorbaldan: T. AIA 93. Urtzailearen inskripzioa: "FUNDICIÓN / G. PIRIZ"
  • Datatua: Bai
  • Garaia: 1993
  • Lokalizazioa: Antigua (Miramar Jauregia, lorategiak)

 Eraman nazazu haraino

Katalina Erausoren jaiotzaren 400. urteurrena ospatzeko egin zen obra hau. 1993ko uztailaren 7an inauguratu zen, mendeurrenaren hurrengo urtean, Antiguako Domingotarren Komentua egon zen lekuan (Katalina Erausok 11 urte eman zituen komentu horretan, eta 15 urterekin ihes egin zuen). Egileak Aiako Tailerreko kideak izan ziren. Obrarako modelo gisa, ustez Pachecok egin zuen erretratua erabili zen (1630ekoa). Oinarrian, honako inskripzio hau irakur daiteke: "CATALINA DE ERAUSO / "LA MONJA ALFEREZ" / Donostia / San Sebastián 1592 / Quitlaxtla (México) 1650".