Tomás Garbizu

ETXEBERRIA, Iñigo

Tomas Garbizuren bustoa.

  • Autorea: ETXEBERRIA, Iñigo
  • Materiala: Brontzea
  • Neurriak: 60 x 48 x 30 cm // 146 x 44 x 37 cm (oinarria)
  • Sinatuta: Bai, atzealdean,barruan: IES 91
  • Datatua: 1991
  • Garaia: 1991
  • Lokalizazioa: Erdialdea (Okendo kalea, María Cristina hotelaren ondoan)

 Eraman nazazu haraino

Oinarrian bi inskripzio irakur daitezke. Lehenak, aurrealdean, "TOMAS GARBIZU" dio, eta bigarrenak, alboan eta behealdean, "MUSIKARIAREN OMENEZ / GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA / DONOSTIAKO UDALA". Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatu zuen, eta 1992ko uztailaren 10ean inauguratu zen.