Mª Kristina erregina

DÍAZ BUENO, José (Madril 1894 – Donostia 1979))

María Kristina erreginaren figura.

  • Autorea: DÍAZ BUENO, José (Madril 1894 – Donostia 1979))
  • Materiala: Brontzea
  • Neurriak: 230 x 130 cm
  • Sinatuta: Ez da ikusten
  • Datatua: Ez da ikusten
  • Garaia: 1942
  • Lokalizazioa: Antigua (Ondarretako lorategiak)

 Eraman nazazu haraino

Erregina hil ondoren, Udalak haren omenezko monumentu bat egitea erabaki zuen. Herri-harpidetza bat egin zen, eta Udalak berak 100.000 pezetako ekarpena egin zuen. Harpidetza horren bidez, 425.000 pezeta lortu ziren, baina 1931ko uztailaren 15ean (Errepublikaren garaian), Udalak monumentua ez eraikitzea erabaki zuen. Emandako dirua emaileei itzuli zitzaien, eta jaso gabe geratu zena ongintzara bideratu zen. Azkenean, obra 1942an egin zen, Donostiako Udalaren kontura. Erreginari Mendeurrenaren monumentuan eskaini zitzaion aurreko brontzezko baten hondarrekin egindako estatua bat da. Aurreko hura Gasteizko Katedral Berriko eskultura-taldeak egin zuen, 1912an egindako lehiaketa irabazi ondoren, eta 1913ko irailaren 13an inauguratu zen. 1924an, Alderdi Ederreko lorategietatik kendu zuten.