Mª Kristina erregina

DÍAZ BUENO, José (Madril 1894 – Donostia 1979))

Erreginaren figura, zutik. Atzealdean, monumentuak bildu egiten du figura, forma erdizirkular baten bidez.

  • Autorea: DÍAZ BUENO, José (Madril 1894 – Donostia 1979))
  • Materiala: Harria
  • Neurriak: 200 x 90 x 40 cm
  • Sinatuta: Ez da ikusten
  • Datatua: Ez da ikusten
  • Garaia: 1918
  • Lokalizazioa: Amara (Gernikako Arbolaren pasealekua, Amarako parkea)

 Eraman nazazu haraino

"El Pueblo Vasco" egunkariak (Rafael Pikabea Legia zuzendaria zela) sustatutako herri-harpidetza bidez finantzatutako monumentua. Monumentuaren proiektua Leon Barrenetxea Torralbak egin zuen, eta erreginaren figura, berriz, Jose Díaz Buenok. Aurrealdean, honako inskripzio hau irakur daiteke: "A: S. M. LA REINA Dª MARIA CRISTINA DE HABSBURGO - LORENA" ("MARIA KRISTINA HABSBURGO-LORENAKOA ERREGINARI"). Monumentuaren atzealdean, beste inskripzio bat dago: "ESTE MONUMENTO SE COSTEO POR SUSCRIPCION PÚBLICA INICIADA POR "EL PUEBLO VASCO" SEPTIEMBRE DE MCMXIX" ("MONUMENTU HAU "EL PUEBLO VASCO" EGUNKARIAK HASITAKO HERRI-HARPIDETZA BIDEZ ORDAINDU ZEN. MCMXIX. URTEKO IRAILA").