Antxon Aiestaranen omenez

CRISTTI, Mikel (Donostia 1955)

Partitura alderantzikatu baten itxurako estela, bost arteka bertikal dituena. Era horretan, Antxon Aiestaranen figuraren alderdirik garrantzitsuena nabarmendu nahi da, hots, musika. Estela lurretik ateratzen da eta zerurantz abiatzen da, koruaren ahotsak daramatzala.

  • Autorea: CRISTTI, Mikel (Donostia 1955)
  • Materiala: Burdina
  • Neurriak: 210 x 75 x 14 cm
  • Sinatuta: Ez da ikusten
  • Datatua: Ez da ikusten
  • Garaia: 1990
  • Lokalizazioa: Añorga (Antxon Ayestaran Kultur Etxearen aurrean)

 Eraman nazazu haraino

Añorga KEk artistari zuzenean egindako enkargua. Eskultura 1990eko uztailaren 13an inauguratu zen. Hasieran, futbol-zelaiaren ondoko lorategietan ipini zuten, eta geroago, berriz, 1998. urtean, garai batean zinema izan zen egungo Antxon Ayestaran Kultura Etxearen aurrean. Eskulturaren ondoan, plaka bat dago, eta Jose Maria Aranalderen bertso bat dago bertan grabatuta. Inskripzioak honako hau dio: "ANTXON AIESTARAN PIKABEA / AÑORGAKO HERRIAK / ZINEZKO AÑORGATAR / HAUNDI BATI / 1990-VII-13. ASKO EGIN HUEN BAINA / DANA EZ ZEGOK EGINA / INORK EZ BAIT DU INOIZ IRITSI / MAITE DUEN GAINA / HIRE LANAREN ORDAINA / GU GUZTION ALEGINA .. / HORI DUK HIRE OROIZ EGITEN / DUGUN LAGUN ZIÑA".