Jesusen Bihotza

COULLAUT - VALERA MENDIGUTIA, Federico (Madril 1912 - Segovia, La Granja de San Ildefonso 1989)

Jesusen Bihotzaren figura; eskuineko eskua bedeinkatzeko keinua egiten ari dela, eta ezkerrekoa bihotzean duela.

  • Autorea: COULLAUT - VALERA MENDIGUTIA, Federico (Madril 1912 - Segovia, La Granja de San Ildefonso 1989)
  • Materiala: Hareharria eta hormigoia
  • Neurriak: 12,5 m (garaiera)
  • Sinatuta: Helezina
  • Datatua: Helezina
  • Garaia: 1950
  • Lokalizazioa: Alde Zaharra (Urgull mendia)

 Eraman nazazu haraino

1943. urtean, Udalak 1939an hartutako erabaki bati heldu zitzaion, eta Urgull mendian Jesusen Bihotzari eskainitako estatua bat eraikitzea erabaki zen. Horretarako, batzorde bat sortu eta harpidetza bat antolatu zen, Udala buru zela. Obra esleitzeko lehiaketa Pedro Muguruza Otaño arkitektoak eta F. Collaut Valera eskultoreak irabazi zuten. Obra 1950eko azaroaren 19an inauguratu zen.