On Kixote zaldi gainean eta lantza eskuan, eta Sancho Panza asto gainean.
Obraren egilea Urgull mendiko Jesusen Bihotza Monumentuaren egilearen aita izan zen. Pieza honen modeloarekin, Madrilgo Espainia plazan Cervantesen omenezko monumentua jasotzeko Lehiaketa Nazionala irabazi zuen egileak 1915. urtean, eta 1929ko urriaren 12an inauguratu zen obra hori. Donostiako Udalak Cervantes plazako urbanizazio-lanak amaitu ondoren eskultura bat ipintzeko eskatu zion Eguisa enpresari, eta eskultura-multzo hau aukeratu zuten. Artista batzuk kexu agertu ziren, iraganeko obra bat ipini nahi zela-eta. 1973ko uztailaren 4an, Cervantes plaza eta parkinga inauguratu ziren eskultura multzoarekin batera.