Obra sekzio karratuko oinarri batez eta bertatik tolestuta ateratzen diren beso batzuez osatuta dago.
Donostiako Udalak egileari egindako enkargua da. Egileak harriz egin zuen, Ategorrietako lorategietan jartzeko. Hasiera batean, Jai Alaiko gasolina-zerbitzugunearen atzean ipini zuten. Geroago, Urgull mendira eta Toraxeko Ospitaleko lorategietara eraman zuten. 1991ko uztailaren 25ean, Mirakontxa pasealekuan jarri zuten, eta bertan jarraitzen du.