Fleming-i eskainitako monumentua

CHILLIDA JUANTEGUI, Eduardo (Donostia 1924 - 2002)

Obra sekzio karratuko oinarri batez eta bertatik tolestuta ateratzen diren beso batzuez osatuta dago.

  • Autorea: CHILLIDA JUANTEGUI, Eduardo (Donostia 1924 - 2002)
  • Materiala: Granitoa
  • Neurriak: 87 x 62 x 54 cm // 210 x 57 x 57 cm (oinarria)
  • Sinatuta: Ez da ikusten
  • Datatua: Ez da ikusten
  • Garaia: 1955
  • Lokalizazioa: Antigua (Mirakontxa pasealekua, tunelaren ondoan)

 Eraman nazazu haraino

Donostiako Udalak egileari egindako enkargua da. Egileak harriz egin zuen, Ategorrietako lorategietan jartzeko. Hasiera batean, Jai Alaiko gasolina-zerbitzugunearen atzean ipini zuten. Geroago, Urgull mendira eta Toraxeko Ospitaleko lorategietara eraman zuten. 1991ko uztailaren 25ean, Mirakontxa pasealekuan jarri zuten, eta bertan jarraitzen du.