Ignacio Zuloaga

BEOBIDE GOIBURU, Julio (Gipuzkoa, Zumaia 1891-1969)

Ignacio Zuloagaren bustoa.

  • Autorea: BEOBIDE GOIBURU, Julio (Gipuzkoa, Zumaia 1891-1969)
  • Materiala: Brontzea
  • Neurriak: 55 x 44 x 34 cm
  • Sinatuta: Bai, sinadura eskuineko alboan: J. Beobide (0/2 zigilua kapan)
  • Datatua: Ez da ikusten
  • Garaia: 1938
  • Lokalizazioa: Alde Zaharra (Zuloaga plaza)

 Eraman nazazu haraino

Zuloaga plazan lanak hasi zirenean, Beobide eskultorearen familiak brontzezko busto bat eskaini zion Udalari. Bustoa Ignacio Zuloagarena zen, eta 1938. urtean egin zuen Beobidek. Gobernu Batzordearen Osoko Bilkurak 1992ko azaroaren 24an onartu zuen erosketa, eta 1993. urtean inauguratu zen.