Secundino Esnaola

BEOBIDE GOIBURU, Julio (Gipuzkoa, Zumaia 1891-1969)

Sekundino Esnaolaren bustoa.

  • Autorea: BEOBIDE GOIBURU, Julio (Gipuzkoa, Zumaia 1891-1969)
  • Materiala: Kareharria eta Debako kareharri grisa (idulkia)
  • Neurriak: 57 x 37 x 35 cm. // 110 x 70 x 70 cm (oinarria)
  • Sinatuta: Ez da ikusten
  • Datatua: Ez da ikusten
  • Garaia: 1954
  • Lokalizazioa: Erdialdea (Erregina Erregentearen kaleko lorategiak)

 Eraman nazazu haraino

Secundino Esnaola maisuaren heriotzaren XXV. urteurrena espatzeko ekitaldien barruan, Donostiako Orfeoiak hiriari Esnaolaren harrizko busto bat oparitzea erabaki zuen, Beobide eskultoreak egina (1954ko urriaren 10ean onartu zuen erabakia Donostiako Orfeoiaren Zuzendaritza Batzordeak). Bustoa ospakizun-ekitaldien barruan San Telmo Museoan egindako kontzertu batean eman zitzaion hiriari, 1954ko urriaren 23an (ekitaldi horretan, behin-behineko busto bat eman zen). Ospakizun-ekitaldiak herri-harpidetza bidez ordaindu ziren. Udalak oinarriaren eraikuntza hartu zuen bere gain, eta Tomás Altuna e hijos SA enpresak egin zuen. Eskultura 1958ko azaroaren 23an inauguratu zen. Oinarrian, honako inskripzio hau irakur daiteke: "A / ESNAOLA / DIRECTOR DEL / ORFEON DONOSTIARRA / 1878 - 1929"("ESNAOLAREN OMENEZ / DONOSTIAKO ORFEOIKO ZUZENDARIA IZAN ZENARI / 1878 -1929"). .