Bloke horizontala, ertzak sortzen dituzten forma okerrekin muxarratua.
Donostiako Nazioarteko II. Eskultura Bienalak (1971) Pio Barojaren jaiotzaren mendeurrena ospatu zuen. Obra hau lehenengoa izan zen Bienal hartan, eta Udalak diru kopuru bat gorde zuen egiteko. Pieza Generalisimoaren plazan ipini nahi zuten, baina, epaimahaiaren ustez, aurkeztutako maketen arteko ezein ez zen egokia kokapen horretarako. Otsailaren 18an, Hiri Zerbitzuen Batzordeak eskultura Trinitate plazan kokatzeko aukera aztertu zuen, baina Udalak piezarako kokapen bat bilatzeko sortu zuen Batzordeak (Peña Ganchegik, Chillidak eta Amónek osatu zutenak) adierazi zuen plaza hori ez zela egokia (artistak bertan ipini zuen obra, efektua egiaztatzeko). 1972ko abenduaren 28an inauguratu zen egungo kokalekuan.