Iztueta koreografoaren omenez

BASTERRETXEA ARZADUN, Nestor (Bizkaia, Bermeo 1924 – Gipuzkoa, Hondarribia 2014)

Ardatz berean baina garaiera desberdinetan elkartuta dauden bi xafla erdizirkularrez osatutako obra. Xaflen goialdeak kurbatu egiten dira, bakoitza alde batera.

  • Autorea: BASTERRETXEA ARZADUN, Nestor (Bizkaia, Bermeo 1924 – Gipuzkoa, Hondarribia 2014)
  • Materiala: Burdinazko xafla
  • Neurriak: 470 cm. (garaiera)
  • Sinatuta: Ez da ikusten
  • Datatua: Ez da ikusten
  • Garaia: 1967
  • Lokalizazioa: Gros (Frantzia pasealekua)

 Eraman nazazu haraino

1967ko azaroaren 29an inauguratu zen. Goizaldi Dantza Taldearen ekimena izan zen, eta Donostiako Udalaren Kultura Batzordeak bere egin zuen. Barojaren monumentua bezalaxe, Iztuetari eskainitako obra Icaro (1947) izeneko aurreko eskultura baten obra handitua da. Egileak Sao Pauloko Bienalean aurkeztu zuen, eta 1967ko azaroaren 29an inauguratu zen.