Raimundo Sarriegiren bustoa
Multzo osoa Raimundo Sarriegiren bustoak (izen bereko plazara begira) eta "Danborrariari eskainitako monumentuak" osatzen dute. Bustoaren ezkerraldean, atzeraxeago, danborrari baten figura bat dago, Donostiako martxaren letra duen plaka handi bati begira. Raimundo Sarriegiren bustoaren oinarrian, honako hau irakur daiteke: "RAIMUNDO SARRIEGUI / 1838 – 1913". 2002. urtean, Sarriegi plaza berritzeko obrak zirela-eta, brontzezko kopia bat egin eta hormigoizko zaharraren tokian ipini zen. Hormigoizko obra Jose LOPETEGI GOIKOETXEAK egin zuen 1964an, eta kopia, berriz, Nino Barriusok.