Duque de Mandas

BARRIOLA, José Joaquín (Donostia 1895 - Venezuela, Caracas 1984))

Fermin Lasala Collado, Mandasko dukearen (1832-1917) bustoa.

  • Autorea: BARRIOLA, José Joaquín (Donostia 1895 - Venezuela, Caracas 1984))
  • Materiala: Pi marmola (Italia)
  • Neurriak: 60 x 34 x 30 cm // 158 x 49 x 30 cm (oinarria)
  • Sinatuta: Bai, ezkerraldeko alboan: Joaquín Barriola XXVI
  • Datatua: 1926
  • Garaia: 1926
  • Lokalizazioa: Egia (Kristina-Enea parkea, jauregiaren aurrean)

 Eraman nazazu haraino

Udal Batzorde Iraunkorrak enkargatu zuen 1925eko abenduaren 4an. 1926ko ekainaren 2an inauguratu zen. Obraren oinarrian, honako hau irakur daiteke: "GRATITUD DEL PUEBLO / DE / SAN SEBASTIAN / AL EXCMO. SEÑOR / DUQUE DE MANDAS / AÑO MCMXXVI"("DONOSTIAKO HERRIAREN ESKER ONA MANDASKO DUKE JAUNARI / MCMXXVI. URTEA"). Fermín Lasala Collado (Gipuzkoa, Donostia 1832 - Madril? 1917), Mandasko dukea. Unión Liberal alderdiko abokatu eta politikari aurrerakoia 1856. urteaz geroztik. Gorteetako diputatu izan zen 1857-1859. urteetan. 1857. urtean, bere kargua baliatuta, Norteko Konpainia (Compañía de Caminos de Hierro del Norte de España) presionatu zuen Gipuzkoan trenbideko obrak egiten hasteko. Alfontso XII.a errege bihurtu zenean, biziarteko senatari izendatu zuten, eta, geroago, Sustapeneko ministro. Ministro izan zen garaian, foruzaleen aurka jardun zuen. Bi aldiz izan zen enbaxadorea, Parisen eta Londresen. Halaber, Instrukzio Publikoko Kontseiluko presidentea izan zen, eta bi aldiz zuzendu zuen Estatu Kontseilua.