Bixente Iruretagoienaren brontzezko bustoa
San Martzial parrokiaren ekimenez egindako obra. Bixente Iruretagoiena hil ondoren, omenaldia egiteko ideia atera zen, eta horretarako sortutako batzordeak eskultura bat egitea erabaki zuen. Horretarako, Artelekurekin harremanetan jarri ziren, eta Sergio Pregok egin zuen eskultura. Eskultura herri-harpidetza bidez ordaindu zen. Obrak honako inskripzio hau du idulkian: "BIXENTE / HERRIAREN ZERBITZARI / LEIALA IZAN ZERALAKO / ESKERRIK ASKO / ALTZAKO ZURE LAGUNEK / 1938 - 1995". 1996ko otsailaren 11n inauguratu zen. .