Zeharki

ANDA GOIKOETXEA, José Ramón (Nafarroa, Bakaiku 1949)

Oinarri oboideko hiru zutabe oker. Zutabeak oker egoteak mugimendua ematen dio obrari.

  • Autorea: ANDA GOIKOETXEA, José Ramón (Nafarroa, Bakaiku 1949)
  • Materiala: Zementu kofratua
  • Neurriak: 800 cm
  • Sinatuta: Ez da ikusten
  • Datatua: Ez da ikusten
  • Garaia: 1989
  • Lokalizazioa: Antigua (Ondarretako lorategiak)

 Eraman nazazu haraino

Donostiako I. Eskultura Bienalean aurkeztu zen obra, izenbururik gabe eta Ondarretako hondartzan (1980. urtean eraitsi zen Hildakoen monumentua zegoen lekuan) ipintzeko asmoarekin. Ohorezko Saria jaso zuen. 1989ko urtarrilaren 13an, Ondarretako lorategietan ipini zuten, Zeharki izenburuarekin, eta Vitalicio taldeak babestu zituen ipintzeko lanak.