Antonio Okendo almirantea

AGUIRRE LAZCANO, Marcial (Gipuzkoa, Bergara 1841 – Donostia 1900)

Okendo almirantearen figura, arropa militarrez jantzia eta eskuineko eskuan ezpata duela.

  • Autorea: AGUIRRE LAZCANO, Marcial (Gipuzkoa, Bergara 1841 – Donostia 1900)
  • Materiala: Brontzea eta Mutrikuko harria (harmaileria)
  • Neurriak: Helezina
  • Sinatuta: Helezina
  • Datatua: Helezina
  • Garaia: 1894
  • Lokalizazioa: Erdialdea (Okendo plaza)

 Eraman nazazu haraino

Donostiako Udalak sustatuta, herritarren artean egindako diru-bilketari esker egindako obra. Brontzezkoa da, Gerra Ministerioak emandako kanoi zaharrak urtuta egin zen Bartzelonako Masriera tailerretan, eta Mutrikuko harriz egindako harmaila batean ipini zuten. Lehenengo harria 1887. urteko irailaren 5ean ipini zen. 1894. urteko irailaren 12an inauguratu zen, Pernambucoko batailaren urteurrena baliatuta. Inaugurazioaren egunean, brontze-koloreko igeltsuarekin egindako erreplika bat jarri zen, jatorrizkoa galdaketan hautsi eta berriz galdatu behar izan baitzen. Behin betiko pieza 1895eko martxoaren 18an ipini zen. Gerraren eta Marinaren idulkian jarritako marmolezko estatua alegorikoak ere Aguirrerenak dira. Karmelo Etxegaraik idatzi zituen estatuaren inskripzioak (Historiaren Akademiak oniritzia eman ondoren). Eskultorearen eta San Fernando Errege Akademiaren artean iritzi-desberdintasunak sortu ziren eskultura egiterakoan.