NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

“200” ikus-entzunezko instalazioa

Ikusentzunezko lan hau Bigarren Mendeurrenaren azken mugarria da eta azken 200 urte honetako Donostiaren bizitzan barna ikus-entzunezko bidaia egitera gonbidatzen gaitu.

Gizarte-bizitzaz, hirigintzaz, gerrez, kulturaz, industriaz, kirolaz, gastronomiaz diharduten 13 istorio hautatu aurkezten dira bertan, mihise panoramiko ikusgarrian proiektatuta.

Partaidetzazko esperientzia bat ere bada, non 200 gaztek istoriook kontatu dizkiguten, euskaraz, gaztelaniaz... baita ingelesez ere!

2.000 irudi inguruk osatzen duten instalazio hau elkarreragilea da, norberak aukeratzen duelako zein den ezagutu nahi duen historia tartea edo istorio puska. Ikus-entzunezkoak lehen pertsonan kontatu dituzte 200 gaztek; alegia, hiriaren geroa kudeatzea egokituko zaien belaunaldiko donostiarrek.

Ikus-entzunezkoa osatzen da museoko fatxadan egindako instalazioaz, non proiektuaren 200 gazte partaideak agertzen diren, hiriaren geroa kudeatzea egokituko zaien belaunaldi berriaren sinbolo. Proiektu biak Morgancrea estudioak gauzatu ditu, Donostiako Udalaren, San Telmo Museoaren eta Donostia Kulturaren laguntzaz, hiria erre, suntsitu eta berreraikitzeko ebazpenaren Bigarren Mendeurrena dela eta, gauzatu ere.

Abenduaren 15etik martxoaren 2ra ikusi ahal izango da San Telmo Museoko Laborategi Aretoan, doako sarrerarekin. Martxoan, ikus-entzunezko instalazioa Urgull mendiko Historiaren Etxera lekualdatuko eta han behin betiko paratuko da ikusgai; hots, erakusketa iraunkorraren parte izatera pasako da, betiere 2016an jarraipena izango duen bidean eboluzionatzeko eta zabaltzeko asmotan.

  • Abenduaren 15etik martxoaren 2a arte.
  • San Telmo Museoko Laborategi Aretoa
  • Asteartetik igandera, 10:00etatik 20:00etara.
  • Sarrera doan.

Bidaia bat hiriaren historian barrena

Bidaia didaktikoa, zorrotza, hunkigarria eta arina proposatzen digu ikus-entzunezko instalazio honek, Donostiaren hedapen geografikoaz eta bilakabide arkitektoniko eta sozialaz gain ingurumen naturalak, tradizioak, gastronomia, arteak, industria, kirola ere erakusten ditu eta.

Ikus-entzunezko instalazio elkarreragile eta "nahi erara" eitekoa da, 2.000 irudi biltzen dituen proiektu hezitzaile eta parte-hartzaile bat. “200” independenteki ikus daitezkeen 13 ikus-entzunezkok osatua dago, eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez (frantsesezko azpitituluekin) eskaintzen da. Ikus-entzunezko hauek 14 metroko mihise panoramiko ikusgarri batean proiektatzen dira. Sistema elkarreragile bati esker, bisitariek pertsonaliza ditzakete ikusi nahi dituzten bideoen ordena eta kopurua. Emaitza ahots anitzeko kontakizun bat da, 1813tik aurrerako hiriaren berreraikuntzaren eta gaur egun arterainoko bilakabidearen berri ematen diguna.

Hiriko hainbat ikastola, ikastetxe, eskola, institutu, lanbide heziketako zentro eta unibertsitatetako 10 eta 25 urte arteko 200 gaztek parte hartu dute proiektuan.

Bideo tailerrak

Urtarril-otsailetan antolatuko diren bideo-tailerretan partaideek beren bideoa sortu ahal izango dute, non hiriarekin lotutako istorio pertsonalak agertuko dituzten; hortaz, nolabait, “200” ikus-entzunezko instalazio hau sortzeko lanari hurbilduko zaizkio.

La inscripción en el taller es gratuita, pero habrá que inscribirse el mismo día en el museo.

  • Bideo tailerrak: 12 eta 16 urte artekoentzat. Urtarrilaren 2, 3 eta 24an eta otsailaren 21ean. 18:00etan, San Telmo Museoan. Doan.
  • Familientzako bideo tailerrak. Urtarrilaren 25ean eta otsailaren 22an, 17:00etan, San Telmo Museoan. 5 euro familiako.


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: