NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Itsasontzietako artilleria

Urgulleko gazteluko plataforman itsasontzietako kanoi motz sorta bat ikus daiteke; 110 cm inguru dira luze, eta 13 mm-ko kalibrea daukate. Historiaren Etxearen barruan ere badira ale batzuk, luzexeagoak, irozori edo kanoi-etxe gainean muntatuta. Aurrekargako armak dira, burdinazko bolak botatzen zituztenak.

XVI. mendera arte, lehorrean erabiltzen ziren kanoi mota berak erabiltzen zituzten itsasoan, nahiz zuten pisuagatik eta tiro egiteko uneko mugikortasun handiagatik oso arriskutsu gertatzen ziren ontziarentzat berarentzat. Nabigazioko eta teknologiako aurrerapenek ontzi luzeagoak eta sendoagoak eraikitzea ahalbidetu zuten. Horiek goitik behera armatuta joan zitezkeen, eta XVIII. mendeko ontzi batzuk 100 kanoi baino gehiago edukitzera iritsi ziren. Horrenbesteko eskaera zuela eta, ontzi artilleriak ere eboluzioa izan zuen, neurri txikiagoko kanoietara eta beste irozori edo kanoi-etxe sistema batzuetara joz; irozori horiek, behar bezala loturik, borrokan kanoiak horrenbeste ez mugitzea eta erabiltzen seguruagoak izatea ekarri zuten. Eta itsas taktikek ere aldatu behar izan zuten, abordatzearen praktikatik urrutitiko borroketara igaroz.

XVII. mendearen amaiera arte brontzezko kanoia izan bazen ere itsasontzietako arma nagusia, beharrak premiaturik ontzi asko burdinurtuzko kanoiz hornitu behar izan zituzten, brontzezkoak baino merkagoak ziren eta.

 


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: