NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Ozeanoko Perla bainuetxea

  • Egilea: Ramón Cortázar
  • Urtea: 1910
  • Teknika: Akuarela / papera
  • Neurriak: 278 x 70 cm
  • Mailegua: Bilduma partikularra

2023(e)ko Azaroak 25 - 2024(e)ko Maiatzak 25

1910eko jatorrizko marrazkia, La Perla Bainuetxearen proiektu berriaren aurkezpenerako egindakoa.

Proiektuaren erronka nagusia zen bi zati ezberdinen espazioari zegozkion beharrak konbinatzea: aisialdirako eta aisia publikorako zatia eta ur geza eta gaziko instalazio hidroterapikoetarako zatia, marea fluxuek ezarritako espazio mugekin eta, gainera, bainuetxeak atzean dituen etxe ugarien ikusmira ez kaltetzen saiatuz.

Horretarako, piloteen gainean altxatutako palafito horizontal bat eraikitzea planteatu zuen Cortazarrek, 128 metroko luzerakoa eta bi solairutakoa. Bainuetxeen arkitekturako baliabide klasikoak garatu zituen, hala nola balkoi beiradun oso handiak –ikusmirak areagotzeko– biribilgune handia –itsasora irekitzen dena– eta ke tximiniak jartzeko eta ur beroei presioa emateko beharrezko dorrea, era horretan, Kasinoaren minareteekin harreman bisuala ezarriz.

Gaur egun, akuarela hori da komunikabideek munduko bainuetxe ederrenetakotzat jo zuten eta, zalantzarik gabe, XX. mende hasieran, hiria eraberritzeko prozesuan, funtsezko elementuetako bat izan zenarekin lotuta kontserbatzen den dokumentu historiko eta artistiko nagusia.


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: